XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berbaurretxua.

Au liburu au ezta iñori negar eragiteko.

Iñor mindu barik zeuri barreak eragiteko ta zeuri atsegin-aldi bat emoteko asmotan yatortzu, irakurla maitea.

Bakizu, aurki, zelan deritxon.

Beste izen batzukazko lan batzukaz batera, Zaparrada- izenagazko lanak dakaz eta... aorretxegaitik, ba... ZAPARRADAK ETA imiñi yako izena.

Lanik geyenok barreeraigille, guztiok yolasti edo gogo-argitzalle, eta guzti guztiok atsegin-emolle zeuk aurkitutea gura dodala eztaukat neuk esan bearrik.

¡Eurok esango al deutsue!.

Geyenotan, edo askotan beintzat, euskera-mordollokeriak, erderakadak, erdal-zalekeriak edo olangoak ikusikozuz barregarrituta....

Ondo ala txarto, gitxiegi ala larregi ala bear dan bestean barregarritu ete dodazan, eztakit neuk eta... eneizu esan.

Alan nai olan, izan be ezta au, nire eritxi argalean, neuk esateko gauzea.

Gauza bat esan nei bakarrik:.